Irungo Udaleko Kultura Arloak jakinarazi duenez, hilaren 30ean, larunbatarekin, 10:00etatik 14:00etara, Marrazketa eta Pintura Udal Akademiak Ainize Txopitea diziplinarteko artistaren masterclass-tailer bat eskainiko du, bere egoitzan, Reina Fabiola kalean, 28 zenbakian.
Artistak bere lana erakutsiko du, eta parte hartzaileek collagean oinarritutako praktikak egingo dituzte. Txopitearen ikuskeraren ezaugarri nagusia gizakiaren eta naturaren artean konexio bat sortu nahian hizkuntza eta irudia, poesia eta ikusizkoa integratzen dituen sakontasun emotibo eta kontzeptualeko ildo estetiko bati jarraitzea da.
Izena emateko epea azaroaren 18an (astelehena) hasiko da, eta hilaren 27ra arte iraungo du. Esteka honetan eman ahalko da izena, 21,6 euroan, eta taldea bost ikaslek osatuko dute gutxienez, eta hamabostek gehienez.
Tailerrean parte hartzeko, ez da beharrezkoa ezaupiderik izatea aurretik.