
Hiruki erakusketaren programazio osagarri gisa, Xabier Obesok Cómo amar y entender el arte hitzaldia emango du.
Hitzaldia hiru zati nagusitan banatuko da. Lehenengoa eta korapilatsuena, artea zer den definitzea izango da. Bigarrena, nola ulertu artea adierazteko modu guztiak, errealismotik abstrakturaino. Azkenik, hirugarrena, arteak gizakiaren garapen integralean duen garrantzia azaltzea.
Hitzaldira etortzen direnekin eztabaida sortzeko aukera eman nahi da hizlariaren partetik.