KM Kulturuneak eta CMVTk antolatutako solasaldia, Cómo contar la Historia jardunaldien barruan:
Zer ekarpenak egin diezaioke literaturak historiaren ezagutzari? Fikzioak gertaera historikoen ezagutzan errealitateak baino harantzago eraman gaitzake? Tatiana ¿îbuleac-ek bere eleberriak Europako Historia berriaren une garrantzitsuetan kokatu ditu eta galdera horiei eta beste batzuei ekingo die.
Tatiana ¿îbuleac 1978an jaio zen Chisináun, Moldavian. Kazetaritza eta Komunikazioa ikasi zuen, eta 1995ean Pove¿ti adevarate (Benetako istorioak) zutabea argitaratzen hasi zen Flux egunkarian, errumanierazko egunkari garrantzitsuenetako batean.
2007an, kazetaritza utzi zuen idazten hasteko. Vara în care mama a avut ochii verzi, bere lehen eleberriak ikaragarrizko eragina izan zuen bai kritikan, bai Errumaniako irakurleengan. Hainbat hizkuntzatara itzuli da eta benetako literatura-fenomeno bihurtu da. Era berean, antzerkirako egokitzapenak egin dira, eta aintzatespen garrantzitsuak jaso ditu, hala nola 2019ko urteko liburu oneneraren Cálamo saria, 2020ko Las Librerías Recomiendan saria eta 2020ko Santiagoko Kasinoko Europako Eleberri saria. Bere bigarren eleberriarekin, Gradina de sticla, Europar Batasuneko Literatura Saria irabazi zuen 2019an. 2008az geroztik, Parisen bizi eta lan egiten du.
Luisa Etxenike idazle donostiarra da. Cuerdas (2025), Llevar en la piel (Gijóngo Semana Negra-ko Silverio Cañada Saria, 2024), Cruzar el agua, Aves del paraíso, Absoluta presencia, El detective de sonidos edo El ángulo ciego (Euskadiko Literatura Saria) eleberriak idatzi ditu; baita La herencia antzezlana (Buero Vallejo Saria) eta El arte de la pesca poema-bilduma ere.
Canal Europa kulturgune digitalaren eta Un mundo de escritoras literatura jaialdiaren zuzendaria da. Prentsa idatzi eta irratiko hainbat hedabidetan parte hartu ohi du, eta idazketa sortzaileko tailer bat zuzentzen du. Frantziako gobernutik Arte eta Letren Ordenako Zaldun saria jaso du.
Partaideak: Tatiana ¿îbuleac; Luisa Etxenike.
Hizkuntza: ingelesa, euskara eta gaztelaniarako aldibereko itzulpenarekin