Artelan bat irakurtzeko kontzeptuak eta oinarrizko gakoak ikasteko ikastaroa. Arkitektura, eskultura edota pintura bezalako artelan bat irakurtzeko kontutan hartu beharreko elementuak zeintzuk diren ikusiko dira ikastaro honetan. Oinarrizko irakurketa-gakoak aztertuko dira: puntua, lerroa, forma, kolorea, tonalitatea, testura, tamaina, orientazioa, norabidea, konposizioa, oreka, mugimendua eta perspektiba.
PROGRAMA
Zer ikusten dugu begiratzen dugunean?
Argazki kamera, ikusmenaren, argiaren, begiaren eta eskuaren ezaugarriak, hizkuntza bisual-idatzia, errepresentazioa, abstrakzioa.
Irakurtzeko oinarrizko gakoak.
Mezu bisuala
Lerro bat (sinadura baten azterketa), abstrakzioa, irudikapena, kopia, gaia.
Zer da artelan bat? Nola egiten da artelan bat?
Bere mugekin, materialarekin eta teknikarekin, gaiarekin eta bere hizkuntzarekin bat datorren obra bat irakurtzen dugu, eta bere une soziokulturala hartzen dugu kontuan.
Hurbiletik ikusi
Giza begia eta begi mekanikoa. Fotografia. Pintura, eskultura, marrazketa, grabatua eta argazkigintzaren arteko desberdintasunak.
Bidimentsionaltasuna eta tridimentsionaltasuna.
Bai arkitektura, eskultura edota pintura arloko artelan bat ulertzeko gakoak.
Artearen historiatik ibilbide bisuala eta ebolutiboa: Grezia, Erdi Aroa, Errenazimentua, Barrokoa, etab.
Lan enblematikoak: Las Meninas, el Jardín de las Delicias, etab.
Artearen historiatik ibilbide tematikoa
Paisaia pintura
Erretratoa
Itsasoa pinturan
Bodegoiak/ natura hilak
Arkitektura garaikidetik ibilbidea
Eskultura zinetikoa
Pintura eta dantza