Cargando Eventos

« Todos los Eventos

Compañía Nacional de Danza: «NumEros»

mayo 30, 2027

Baluarte Fundazioaren 26-27 denboraldia NumEros lanarekin amaituko da, Dantza Konpainia Nazionalaren ekoizpen berriarekin, alegia. Programa hori koreografia-tradizioarekin aritzen da solasean, ikuspegi garaikide batetik. George Balanchine, William Forsythe eta Jacopo Godani artisten sorkuntzen bitartez, ikuskizunak egitura matematikoaren, musikaren eta gorputz-energiaren arteko harremana aztertzen du.

NumEros izenburuak sorkuntza-bulkadaren (eros) eta egitura-ordenaren (número) arteko loturari egiten dio erreferentzia, sorkuntza koreografikorako funtsezko bi indar baitira. Testuinguru horretan, arrazionala eta sentsoriala elkartzen diren espazio bihurtzen da dantza, etengabe eraldatzen ari den hizkuntza sortuz.

Konpainiak Baluarten aurkeztuko duen programaren barnean honako lan hauek daude: George Balanchineren Serenade –ballet neoklasikoaren erreferentea–, William Forsytheren Playlist –mugimenduaren eta bizitasunaren ospakizuna– eta Jacopo Godaniren Echoes from a Restless Soul, gorputza intentsitate fisiko eta adierazkor handiko lurralde batera eramaten duena.

Dantza mugitzen ari den pentsamendu gisa ospatzen duen denboraldi-amaiera, hunkitzeko eta eszena garaikidea berritzeko gai dena.

Fitxa artistikoa:

George Balanchine, William Forsythe eta Jacopo Godani, koreografia

Muriel Romero, zuzendari artistikoa
David Ojeda, diseinua eta errealizazioa
Sara Akkad, dramaturgia eta lokuzioa
Gustavo Diaz-Jerez, pianoa
Mercedes Pacheco, koreografia aholkularitza

Fernando Arias (Aria Classica), grabazio fonografikoaren ekoizpena
Esker onak: Fundación SIGNE, CESyA

Local

Baluarte Auditorioa – (Plaza)
Plaza Baluarte, z/g
Pamplona/Iruña, Navarra 201 España