Cargando Eventos

« Todos los Eventos

  • Este evento ha pasado.

«CONJETURAS»

septiembre 27, 2024

2023an Gayarren «Conferenciando. La teoría del oso hormiguero’» estreinatu ostean, La Cuerda Teatro konpainia nafarra bueltan da euren muntaia berria aurkezteko. Antzelan ironiko eta hurbila, egunerokoan egiten ditugun interpretazioei eta kontakizunen eraikuntzari buruz hausnartzen duena.

Garbitoki industrial bateko bi langile atseden hartzen ari dira. Garbiketa-gelan sartu dira, euren «isolamendu-txoko» berezian. Bertan zerbait bazkaltzen eta berriketan ari dira. Lankideetako batek enpresa eta hiria utzi ditu, eta bi emakume protagonistak hori zergatik egin duen ulertzen eta argitzen saiatzen ari dira, bakoitzak bere kabuz eta bere emozioetatik interpretatuz. Elkarrizketa hori, hasieran, errealista eta logikoa da, eta, pixkanaka, inkongruente eta zentzugabe bihurtuz dihoa.

Laburbilduz. Bi pertsona istorio bat eraldatzen, eraikitzen, susmatzen, batzuetan kontatzen dugunaren absurduan noraino irits gaitezkeen agerian uzten.

Iraupena

30 minutos

Fitxa artistikoa

Autoría, dirección e intérpretes · Egiletza, zuzendaritza eta antzezleak: Maider Lekunberri, Maitane Pérez. Una producción de La Cuerda Teatro. 

Detalles

Fecha:
septiembre 27, 2024
Categoría del Evento:
Web:
https://www.kulturklik.euskadi.eus/ekitaldia/2024/09/27/conjeturas-/z12-detalle/eu/

Local

Gayarre Antzokia
Carlos III. etorbidea, 1
Pamplona/Iruña, Navarra 201 España