
Azaroaren 23an (igandea) Shua Groupeko Laura Quattrocchi-k eta Joshua Bisset-ek IKren sortzaileetako batekin, Daniel Lepkoff-ekin, izandako 20 urteko harremanean oinarritutako inprobisazio esperientzia eskainiko dute.
«Pisu partekatuko eta bulkadako esperientzia bat gidatuko dugu galdera ireki, ludiko eta abenturazko gisa. Nora eraman gaitzake ukimenak? Nola mugitzen gaituzte bulkadak eta indarrak? Irristatu, biratu, korrika egin, erori eta elkarren babesaren poza, bidaia partekatuak eta adi entzutea deskubrituko ditugu. Dantza eta jolas askorekin gozatuko dugu!».
Tailerretan izena emateko salabaratza@gmail.comera idatzi. Prezioa 50 eurokoa izango da.
*Tailerra irekia da, argi izanda nora zatozen. Pertsona guztiak ongi etorriak dira, baina ez jarrera guztiak.