«Contención mecánica« indarkeria psikiatrikoa salatzen duen dokumentu-antzezlana da, eta arreta jartzen du gure herrialdean ohikoa den eta NBEk 2013an torturatzat jo zuen jardunbide batean. Euste mekanikoa, hots, pertsonak uhalak erabiliz ohera lotzea, gorde antzean eta kontrolatu gabe egin ohi da, eta Erresuma Batuan, esaterako, debekatuta dago, duela hamar urtetik hona. Piezak lekukotasun- alderdiak eta performatiboak hibridatzen ditu, estigmatizatutako eta gehienentzat ikusezina den kolektibo baten -ospitaleratzean nolabaiteko eskubide-urraketak jasaten dituzten pertsona psikiatrizatuak- “bozgorailu” izateko. Horietako pertsona bat Rafael Carvajal da: poeta, antzezlea eta aktibista “zoroa”, hamarretik gora euste mekaniko jasan dituena, Teatro de los Invisibles konpainiarekin eszenatokira bere esperientzia lehen pertsonan kontatzeko igotzen dena. Zergatik jarraitzen da jardute hori egiten? Benetan entzuten al zaie pazienteei ala sistematikoki hutseratzen dira diagnostikoagatik?
Fitxa artistikoa:
Teatro de los Invisibles kolektibo artistiko bat da, eta helburu du gizarteak ahaztuta dituenei hitza ematea, ezarritako ordena sozialaren ondorioz sufritzen duten talde minoritarioetako gizakiei, alegia. Urruntasuna eta arbuioa hurbiltasun eta ulermen bihurtzen egiten dute hori, uste baitute kolektibo bati buruz aritzeko modurik onena dela kolektibo hori osatzen dutenen historia indibidualen bidez kontatzea.
Konpainia lanetan 2017tik dihardute gizarte-salaketako dokumentu-antzerkian, lehen pertsonako lekukotzen bitartez. Estreinakoz, “La liberación de la locura” (2017) antzezlanaren eskutik: osasun mentalaren diagnostikoen gizarte-estigmari buruzko lana; bigarrenez, “Anafha” (2019) piezaren bidez: zuzeneko harremana zuten neska errefuxiatu afganiar baten benetako istorioa kontatzen zuena. “Contención mecánica”, hirugarrenez: Madrilgo Festival de Otoño 2023 jaialdian erabat estreinatzeko hautatu egin zena. Hainbat jaialditan ikusi da, hala nola, MeetYou 2024 jaialdian (Valladolid) edo Sevillako Teatro TNT antzokiko CENIT 2024 (Certamen de Nuevos Investigadores Teatrales) jaialdian, zeinean ikuskizun onenaren saria lortu zuen. 2025eko urrian, Teatro del Barrio antzokian (Madril) “El hambre imposible de ser normal” ikuskizun berria estreinatuko dute. Sorkuntza horiek guztiek helburu bera dute: errealitatea eszenan sartzea, eraldatzen saia dadin.