Iruña zorioneko dago, ekainaren 16an Arte Eszenikoen Max Sarien XVIII. edizioaren ospakizun entzutetsua eginen baita Gayarre Antzokian. Ospakizunarekin bat egin nahirik, Civivox Sareak antzerkiaz, dantzaz eta kaleko arteez osatutako egitaraua eskaini die herritar guztiei, aipatu galaren aurreko egunetan burutzekoa.
Max Sarien izena Max Estrellaren omenez aukeratu zen, Valle-Inclánen Luces de bohemia
lan handiaren protagonistaren omenez, alegia. Nafarroako antzerkiko profesional talde batek irakurraldi antzeztua eginen du idazlearen inguruan (haren bizitza, herrialdeko errealitate politikoan eta sozialean izan zuen lekua…) eta Luces de bohemiako eszena ugari irakurriko ditu. Beraz, aukera bikaina Ramón del Valle-Inclán berreskuratzeko eta haren lanak berrirakurtzeko… Izan ere, antzerkigile hura eta Federico García-Lorca dira, zalantzarik gabe, Espainiako XX. mendearen lehen erdiko antzerkiaren gailurra.