Cargando Eventos

« Todos los Eventos

  • Este evento ha pasado.

«Copiar, crear, cuestionar… pobreza»

enero 23

«Egiturazko pobrezia» erakusketaren baitan antolatuta,“Kopiatzea, sortzea, zalantzan jartzea… pobrezia”tailerrak artea zalantzan jartzeko eta kolektiboki eraikitzeko tresna gisa erabiltzea proposatzen du, kopisten tradizioan inspiratuta, obra handiak berrinterpretatzen baitzituzten kopistek obra horien estiloak eta esanahiak berenganatzeko.

Erakusten diren obrei egingo zaien bisita labur batekin hasiko da jarduera, erakusketa kontestualizatzeko diseinatutako Laborategiaren gunea ere barnean hartuta. Hortik aurrera, unean bertan inprimatuko diren marrazkiekin, atal grafikoekin edo argazkiekin egin ahalko dute beren ekarpena parte-hartzaileek. Collage kolektibo batean integratuko dira ekarpen horiek, Laborategiko ekarpenen panelaren bidez sartuko da collagea erakusketan eta 2025eko otsailaren 2ra arte egongo da ikusgai.

«Egiturazko pobrezia» Vitoria-Gasteizko Udalaren Garapenerako Lankidetza Zerbitzuak eta Montehermoso Kulturuneak bultzatzen duten Giza Eskubideak eta Sorkuntza Artistikoa 2024 deialdian hautatutako proposamena da erakusketa hau.

Local

Falerina Lorategia (Montehermoso Kulturunea)
Fray Zacarías Martínez, 2
Vitoria-Gasteiz, Álava 059 España