Cargando Eventos

« Todos los Eventos

«Coproducciones – Vías de internacionalización: cómo buscar coproducción internacional para tu película»

junio 10 - junio 11

Europa Creativa Desk MEDIA Euskadik, Tabakalera eta Donostia Zinemaldiarekin batera, nazioarteko bokazioa duten zinema-proiektuetarako aholkularitza saioak antolatu ditu film luzeen proiektuak garapen eta/edo preprodukzio fasean dituzten ekoizleei zuzenduta. Belén Atienza ekoizle entzutetsuak gidatutako tailer honek nazioartekotzeko eta Donostia Zinemaldiaren 73. edizioan bazkide berriak bilatzeko abiapuntu sendoa eskainiko die ekoizleei.

Film luze zinematografikoko 6 proiektu aukeratuko dira (fikzioa, animazioa, dokumentala).

Ekainaren 10ean eta 11n eskainiko da aholkularitza Tabakalerako Zine eta Ikus-entzunezko laborategian.

TAILERRAREN DESKRIBAPENA

Tutorea: Belen Atienzak (Madril, 1970) hogei urte baino gehiago daramatza filmak ekoizten. J.A Bayonaren film guztiak ekoitzi ditu, independenteak zein estudiokoak: El orfanato (2007), Lo imposible (2012), Un monstruo viene a verme (2016) edo Jurassic World: El reino caído (2018). Beste film batzuen artean, Guillermo del Tororen El laberinto del fauno, Che: Guerrilla eta Che: El Argentino, Kusturicaren Maradona eta Sergio G. Sánchezen El secreto de Marrowbone (2017) filmeko zuzendari gisa egindako debuta. Baionarekin batera eta berak zuzendutako bi kasuetan, Showtime Penny Dreadful telesaileko eta Amazonen The Lord of the Rings: The Rings of Power telesaileko lehen bi ataletako ekoizle exekutiboa ere izan da. La sociedad de la nieve da J.A Bayona eta Sandra Hermidarekin batera ekoitzi duen azken filma. Belen El Fons del Llac ekoizten ari da gaur egun, Isaki Lacuestaren film luze berria, eta Vieja Loca amaitu berri du, Martin Maureguiren lehen film luzea, Carmen Maura protagonista duena.

CV osoa irakurri

Data eta tokia: aukeratutako proiektu bakoitzak bi orduko aholkularitza pertsonalizatua jasoko du Tabakalerako Zine eta Ikus-entzunezko laborategian. Hurrengo egun hauetakoren baterako hitzartuko da: ekainak 10 eta 11.

Aholkularitza-saioaren helburua: helburua hautatutako ekoizleei haien proiektuak nazioartekotzeko, nazioarteko bazkideak eta nazioarteko finantzaketa-iturri berriak bilatzeko orientazioa eskaintzea da. Aholkularitza profesional pertsonalizatua izango da (feedbacka, ideiak, aholku praktikoak…).

Nori zuzenduta dago: egoitza fiskala Euskadin duten eta film luze zinematografikoko proiektua garatzen ari diren edo aurre-produkzio fasean dauden ekoizleei.

Lan-hizkuntza: gaztelania.

Aurkeztu beharreko dokumentazioa (gaztelaniaz):

  • Sinopsia
  • 15 orrialdeko tratamendua edo gidoia
  • Aurrekontua (gutxi gorabeherakoa)
  • Finantzazio plana
  • Finantziazioaren egoera
  • Lantaldearen proposamen teknikoa eta artistikoa
  • Ekoizlearen oharrak (egin nahi duen pelikula mota, erreferentzia zinematografikoak, koprodukzioa zein herrialderekin egin nahi den, zein enpresarekin…)
  • Zuzendariaren oharrak
  • CV: enpresarena eta ekoizlearena

*Ekoizle bakoitzak proiektu bat aurkeztu dezake bakarrik.

Parte hartu nahi izanez gero, formulario hau behar bezala bete eta eskatutako dokumentazioarekin batera bidali maiatzaren 14a baino lehen Europa Creativa Desk MEDIA Euskadiren helbide elektronikora: a.gonzalez@europacreativaeuskadi.eu.

Local

Tabakalera – (Erakusketa gela nagusia)
Andre Zigarrogileen plaza, 1
Donostia / San Sebastián, Gipuzkoa 069 España