Cargando Eventos

« Todos los Eventos

Corbacho: «Ante todo mucha risa»

septiembre 19

Corbachok pertsona bakarreko espektakulua aurkezten du, zeinetan gauza guztiez eta pertsona guztiez barre egiten duen, baina lehendabizi eta batez ere… bere buruaz!

“Horrenbeste gauza gertatzen ari direnez, barre egitea da egin dezakegun gauza bakarra. Eta horretara nator.

Lehendabizi neure buruaz barre egitera, ezinbestekoa baita, antzerti-munduan hasi nintzenetik erakutsi zidaten bezala. Baina baita nire inguruko guztiari buruz ere. Eta guztiei buruz. Emazteaz. Semeaz. Amaz. Arrebaz. Koinatuaz. Familiaz.

Eta baita auzoaz ere. Hiriaz. Herrialdeaz. Herrialde guztiez. Agintariez. Errege-erregina eta printzipeez. Eta printzipioez. Batez ere nire printzipioez. Izan ere, maisuak zioen bezala, ez bazaizkizu nire printzipioak gustatzen, beste batzuk baditut.

Baina ez zaitezte kezkatu, zuetaz ere barre egingo dut eta. Antzokira ni ikustera etorriko direnez. Eta etorriko ez direnez. Horiez askoz ere gehiago. Zergatik? Hargatik… Hori bai, aholku bat ni ikustera etorriko direnentzat: komiko bat besterik ez naiz, beraz, lasai ibili.” – Corbacho

Konpainia: Pepitos Brothers

Testua: José Corbacho

Antzezlea: José Corbacho

 

 

Local

Ikusgarri Aretoa – (Kirol pistak (Ribabellosa))
Resurrección Maria de Azkue, 5
Lekeitio, Bizkaia 057 España