
Kontzertu bikoitza Cosmicar eta Latitud 43 taldeen esku.
Cosmicar Donostiako pop rock taldea da, eragin sorta zabala eta melodia buruan iltzatuta dituena. Haien kantuek Donosti Sound delakoaren ezaugarri bereizgarrietatik edaten dute
Latitud 43 taldearen izenak Donostiako kokapen geografikoari egiten dio erreferentzia. Bertan jaio ziren taldeko hiru kideak, Iñigo Manterola (bateria), Iván Oteiza (gitarra eta koruak) eta Pedro Ábalos (baxua eta ahots nagusia). Beren erritmo eta melodiak Rock, Pop, Funky eta Folk amerikar estiloetan murgiltzen dira, gaztelaniazko letrak dituztenak denak ere.