Cargando Eventos

« Todos los Eventos

  • Este evento ha pasado.

«Cuenta atrás»

junio 13

Cuenta atrás antzezlana thriller bat da, suspense-lan bat hausnarketa bat proposatzen diguna beldurra, segurtasunik eza, zoria, bakardadea eta inpotentziari buruz, eta ikusarazten diguna nolako etsipena sortzen den arazo bati konponbide bat emateko geratzen zaigun denbora ahituz doala ikusten ari garenean.

Sinopsia:

Haur bat desagertu da eta Ertzaintzaren Operazio Berezien taldeari egokitzen zaio kasua argitzea. Kasuaz arduratzen den ertzain taldeak –Alberto Gonzalez inspektorea, bere lankide Enrique Castro, eta Miren Yarza eta Manuel Otazua inspektoreordeak— zitazio bat bidaltzen diote umearen amari, Laura Fernández, saltoki handi batean lan egiten duen emakume gazte, berrikitan banandu eta baliabide gutxikoari.

Kasua ikertzen ari direnean jakiten dute norbaitek irrati batera deitu duela web orri baten helbidea emateko, eta bertara sartu ezkero haur bat ikusten dela ohe batean etzanda. Bruno Suárez da mutiko hori, desagertutako umea.

Hasieran ez dago jarraitzeko arrastorik, baina bat-batean gauzek buelta izugarria hartzen dute atzerako kontaketa frustrante bat ezinezko kasu bat konpontzen hasten denean.

Local

Ermua Antzokia
Goienkale 10
Ermua, Bizkaia 034 España