
Egiten al dut hitz nire denborarekin? Nori edo zerio eskaintzen diot nire denbora? Zer harreman dut nire denborarekin? “Ihes egiten digu hatzen artetik”, “ezinezkoa da gertatu berri den unera itzultzea”, “elastikoa da; gauza batzuek begien kliska irauten dute, eta segundo batzuk betierekoak dira”. Dantza orainaldiaren hizkuntza da, eta, haren bitartez, denbora senti dezakegu dar-dar egiten.
Desagertzera doan horri emandako gorputzak ikuskizunak denbora nola hautematen dugun esploratzen du, dimentsio ukigarri, korporal eta poetiko batetik. Iragankorra den hori, ezinbestean desagertzen den hori, hala nola dantza bera, gorpuztea du xede.
Fitxa artistikoa: