
Hitzaldi ziklo honetan hainbat adituk historiari eta arteari buruzko gaietan sakontzen dute museoko bildumaren pieza bat abiapuntu hartuta. Oraingoan, Manuel Solorzanok Cuidar en la escasez: Desnutrición y el legado de las enfermeras tras la Guerra Civil hitzaldia eskainiko du.
Gerra zibilaren ondorengo egoera izango da hitzaldi honen ardatza. Duela 90 urte, baliabide medikoak eta bestelakoak falta ziren, horixe zen gure gizartearen eguneroko errealitatea, eta gerra egoerak gaindituta zeuzkan osasun-langileek arindu behar izan zuten nolabait.
Saio honetan hizketagai izango den pieza: Errazionamendu-kartilla. H-002290