2025eko Cultur-Izan programaren barne.
Artaxoako aurorak
Artaxoako Musika Bandak urteak daramatza udalerriaren eta bertako konpositoreen musika-ondarea balioan jartzen. Azken urteetan, aurora tradizionalak berreskuratzen lan egin du, haietako asko ahaztuak baitzeuden. Kontzertu honetan, tokiko musikarien konposizioak emanen dira, hala nola Javier Goicoechearenak eta Aita Vidal Urrarenak. Halaber, Artaxoako abesbatzak eta auroroek parte hartuko dute, omenaldia egiteko musika-ondare baliotsu honi. Laster, partitura originalen edizio bat ere izanen da.
Sarrera doan, leku guztiak bete arte.