2025eko Cultur-Izan programaren barne.
“Habanera” kantua Nafarroan
Musika-ibilbide hau habanera kantuaren jatorri eta bilakaeran barneratzen da, arreta berezia jarrita Nafarroan duen errotzeari. Ikuskizunean zehar, Nafarroako hainbat konpositoreren lanak interpretatuko dira, tokiko abesbatzek, musikariek eta, zenbait piezatan, dantzariek lagunduta.
Proposamenean, aurkezpen gidatu bat ere eginen da (gaztelaniaz), lan bakoitzaren testuinguru historikoa azaltzeko.
Sarrera doan, leku guztiak bete arte.