Cargando Eventos

« Todos los Eventos

Cultur-Izan 2025: egitaraua

agosto 23 - octubre 31

Aurten aurkezten duten programak, oraingoan ere, helburu du Nafarroan kultura tradizionalean aritzen diren erakunde eta elkarteen proiektuak eta programazioak babestea eta erraztea, eta ekitaldi profesionalak ere badakartza, tradizioa uztartzeko prestakuntzarekin, dibulgazioarekin eta kultura tradizionalaren oroimenarekin.

Cultur Izan 2025 programako 15 ekitaldiak Foru Komunitateko 14 herritan eginen dira, eta askotarikoak izanen dira: ahozko adierazpenak, dantza, musika instrumentala, ahots-musika, abesbatzak, prestakuntza-tailerrak, kontzertuak, eta beste ekitaldi batzuk. Aurtengo programan parte hartzen duten herriak, horiek izanen dira: Iruña, Tudela, Tafalla, Zangoza, Lizarra, Atarrabia, Irurtzun, Altsasu, Buñuel, Caparroso, Artajona, Aurizberri, Noain eta Bera.

Programaren ekitaldi musikalak eta prestakuntza abuztuaren 23tik urriaren 31ra bitartean eginen dira. Jarduera guztietarako sarrera doakoa izanen da,  leku guztiak bete arte eta prestakuntza-tailerretan izena eman ondoren.

Local

Vallesantoro Jauregia – (Lorategia)
Sangüesa/Zangoza, Navarra 216 España