2025eko Cultur-Izan programaren barne.
Eskola magistrala
Hitzaldi performatiboa (gaztelaniaz), non artistek beren bizi-, lanbide- eta arte-esperientzia transmitituko baitute, tradizioa eta folklorea abiapuntutzat hartuta errepertorio bat sortzeko eta kultura garaikidearekin bat datorren taularatzea egiteko.
Musika tradizionalen eta dantzako erritmo herrikoien irakurketa garaikideak osatzen du talde original honen errepertorioa. Genero horiek inspiratzaileak zaizkie, eta irudimenarekin eta sormenarekin omentzen dituzte. Zuzenekoan, musika-tresna konbentzionalekin batera, ezohiko tresna batzuk izanen dira, hala nola zerrotea, biolin tronpeta, kanpineko aulki-flauta eta palakavala.
Sarrera doan, leku guztiak bete arte. Aldez aurretik gonbidapena hartu behar da.