2025eko Cultur-Izan programaren barne.
Jota, gizateriaren ondarea
Elena Leachek bi omenaldi aurkeztuko ditu Tafallan eta Buñuelen, Teresa Gutiérrez eta Pilar Sáezi eskainiak. Bi jotari horiek ibilbide desberdina egin duten arren, Nafarroako folklorean emakumeak izan duen tokia islatzen dute, bereziki jotaren munduari dagokionez.
Tafallan, Teresa Gutierrezi eginen zaio omenaldia. Tafallako “Hermanas Flamarique” jota-eskolak (Carolina Gonzalezen zuzendaritzapean), Coral Tafallesa abesbatzak (Alicia Osesek zuzendua) eta rondallak zuzeneko emanaldia eginen dute, eta interpretazioek zerikusia izanen dute omendutako jotariarekin.