Cargando Eventos

« Todos los Eventos

Cultur-Izan 2025: HUTSUN TXALAPARTA Y TEKNOTRAKITANA

octubre 24

2025eko Cultur-Izan programaren barne.

Txalaparta garatzen: Tinbre aldakorreko tresna baten aukerak aztertzen.

Zenbait urtez txalapartaren inguruan ikertzen, esperimentatzen eta sortzen aritu izanaren emaitza da proposamen hau. Esperientzia berritzailea eta parte-hartzailea da, eta lehen aldiz musika-tresna esperimental berri bat aurkeztuko da, modelatu fisikoaren bidezko sintesian oinarritua. Soinu-gorputz berean digitala eta analogikoa elkartzeko diseinatuta dago.

Saioan, Pablo Zaratieguik —txalapartaria eta luthierra— eta HUTSUN taldeko Mikel Urrutia eta Anai Gambra Uriz txalapartariek zuzeneko erakustaldiak eginen dituzte, eta azalpen teknikoak emanen dituzte tresnaren diseinuari eta sormen-prozesuaren erronkei buruz. Jarduera bukatzeko, elkarrizketa irekia eginen da ikusleekin.

Sarrera doan, leku guztiak bete arte.

Local

Iortia Kulturgunea – (Antzokia)
Travesía Frontón, s/n
Altsasu/Alsasua, Navarra 010 España