Donostiako 2025eko Aste Nagusiaren barne.
Dantz point-ak espazio eta leku enblematikoei balioa ematea helburu duten ekintza artistiko eta kulturalak dira. Tokiko, estatuko eta nazioarteko eragina duten musika elektronikoko eta abangoardiako saio presentzial eta digitalen bitartez. Aurten, musika elektronikoaren erritmoak Uliako mintegietan entzun ahal izango dira, eta hainbat DJ arituko dira bertan.