
Dantz plataformak bultzatutako eta BBKren laguntzarekin gauzatutako proiektuak 2026an hirugarren edizioa izango du, eta horrek sendotu eta zabaldu egingo du kultura elektronikoaren eta Bizkaiko ondarearen balioa nabarmentzearen aldeko apustua.
Barakaldoko Zamalanda Parkeak hartuko du programatutako lehen saioa, maiatzaren 30ean. Zikloa irailaren 5era arte luzatuko da, eta hirugarren edizioko azken saioa Getxoko Portu Zaharrak hartuko du. 2025ean bezala, Dantz Point Bizkaia by BBK zikloaren Bilboko geldialdia hiriko Aste Nagusian bertan izango da, eta berriro egingo da Karola garabiaren inguruko zabalgunean, hura iragan industrialaren eta hiriaren eraldaketaren ikurra baita. Halaber, uztailean, Sestaoko Labe Garaia Parkean (Bizkaiko ondare industrialaren toki nabarmena) beste saio bat izango da. Gauza bera gertatuko da, irailean, Durangoko Tabira Parkean.
Egutegia eta espazioak:
Betiko moduan, ekitaldi guztiak doakoak izango dira eta publiko guztientzat zabalik egongo dira, BBKren eta parte hartzen duten udalen lankidetzari esker. Jasangarritasuna, espazioekiko errespetua eta komunitatearekiko konpromisoa izango dira zikloaren ardatz nagusiak.
Dantz-ek, ekimen honen sustatzaileak, erreferente izaten jarraitzen du estatuko eta nazioarteko eszena elektronikoan, Lisboan, Amsterdamen, Atenasen edo Donostian ospatutako 90 ekitaldi baino gehiagorekin. Dantz Point-en bitartez, proiektuak zubiak eraikitzen jarraitzen du iraganaren eta etorkizunaren, tradizioaren eta abangoardiaren, ondarearen eta esperientzia artistikoaren artean. Informazio gehigarria: dantz.eu.