Cargando Eventos

« Todos los Eventos

Dantz Point Bizkaia 2026 (Getxo)

septiembre 5

Dantz plataformak bultzatutako eta BBKren laguntzarekin gauzatutako proiektuak 2026an hirugarren edizioa izango du, eta horrek sendotu eta zabaldu egingo du kultura elektronikoaren eta Bizkaiko ondarearen balioa nabarmentzearen aldeko apustua. 

Barakaldoko Zamalanda Parkeak hartuko du programatutako lehen saioa, maiatzaren 30ean. Zikloa irailaren 5era arte luzatuko da, eta hirugarren edizioko azken saioa Getxoko Portu Zaharrak hartuko du. 2025ean bezala, Dantz Point Bizkaia by BBK zikloaren Bilboko geldialdia hiriko Aste Nagusian bertan izango da, eta berriro egingo da Karola garabiaren inguruko zabalgunean, hura iragan industrialaren eta hiriaren eraldaketaren ikurra baita. Halaber, uztailean, Sestaoko Labe Garaia Parkean (Bizkaiko ondare industrialaren toki nabarmena) beste saio bat izango da. Gauza bera gertatuko da, irailean, Durangoko Tabira Parkean.

Egutegia eta espazioak:

  • Maiatzaren 30a – BARAKALDO (Zamalanda Parkea): Dantz Point lehen aldiz iritsiko da Barakaldora, bertako Oso Txarto kolektiboarekin batera egindako programazioaren eskutik. Zamalanda Parkea, hiri-eraldaketarekin loturiko agertokia, soinu musikal garaikideekin girotuko den topagune bihurtuko da.
  • Uztailaren 4a – SESTAO (Labe Garaia Parkea): Bizkaiko ondare industrialaren ikur nagusietako bat denak musika elektronikoaren esperientzia hartuko du berriro, lekuaren memoriarekin elkarrizketan. Programazioa Err.itmo kolektiboarekin lankidetzan garatuko da.
  • Aste Nagusia – BILBO (Karola garabia): Bilboko Aste Nagusiaren barruan, Dantz Point Bilbora itzuliko da, iragan industrialaren eta hiriaren eraldaketaren ikurra den Karola garabiaren zabalgunean egingo den musika-saio baten eskutik.
  • Irailaren 4a – DURANGO (Tabira Parkea): Dantz Point-ek herriko kultura- eta ondare-nortasunari lotutako leku hori dinamizatuko du, bertoko Dark Box kolektiboarekin lankidetzan, herriko sortze-ehunarekiko lotura indartuta.
  • Irailaren 5a – GETXO (Portu Zaharra): Iazko edizioaren onarpen zabalaren ondoren, zikloa Portu Zaharrera itzuliko da, Key Collective-ren laguntzarekin, txoko horren itsas nortasun nabarmena bereizgarri izanda.

Betiko moduan, ekitaldi guztiak doakoak izango dira eta publiko guztientzat zabalik egongo dira, BBKren eta parte hartzen duten udalen lankidetzari esker. Jasangarritasuna, espazioekiko errespetua eta komunitatearekiko konpromisoa izango dira zikloaren ardatz nagusiak.

Dantz-ek, ekimen honen sustatzaileak, erreferente izaten jarraitzen du estatuko eta nazioarteko eszena elektronikoan, Lisboan, Amsterdamen, Atenasen edo Donostian ospatutako 90 ekitaldi baino gehiagorekin. Dantz Point-en bitartez, proiektuak zubiak eraikitzen jarraitzen du iraganaren eta etorkizunaren, tradizioaren eta abangoardiaren, ondarearen eta esperientzia artistikoaren artean. Informazio gehigarria: dantz.eu.

Local

Algortako Portu Zaharra – Etxetxu Plaza
Getxo, Bizkaia 044 España