Cargando Eventos

« Todos los Eventos

Dantza Bertikalaren Topaketa 2025

septiembre 18 - septiembre 21

Dantza Bertikalaren III. Topaketara 2025eko irailaren 18tik 21era egingo da. Ekimena La Glo Zirko eta Dantza konpainiak antolatu du, Bilboko Udalarekin lankidetzan. Dantza bertikalaren eta arnes-dantzaren alorreko semiprofesionalei eta profesionalei zuzendutako topaketa honetan, zenbait alorretako prestakuntza eta hitzaldiak egongo dira, ikastaro eta laborategiak eskainiko dira, eta, amaieran, dantza bertikaleko piezen erakustaldia egongo da. Eta, nola ez, parte-hartzaileen artean bizikidetza-une gogoangarriak sortuko dira.

Hirugarren edizio honetan parte hartzeko, inprimakia bete behar duzue. Izen-emateak iristeko ordenaren arabera jasoko dira, erreserba dagokion kuota ordainduta baieztatuko da. Aurtengoan, 30 parte-hartzaile hartu ahal izango dira, gehienez. Gero, parte hartu ahal izateko, ezinbestekoa da istripu-asegurua edukitzea, jarduera honetarako egokia. Aseguru hori eskuratzeko aholkularitza behar baduzue, jarri harremanetan.

Era berean, formakuntzak egin ahal izateko, zuen materiala ekarri behar duzue. Izen-ematea 135€ izango da. Zenbateko horrek barne hartuko ditu bai prestakuntzak, bai 19 eta 20 egunetako jatekoa. Inprimakia entregatzeko azken eguna maiatzaren 10a izango da.

Ekain hasieran argitaratuko da parte-hartzaileen zerrenda, eta, orduan, matrikularen zenbatekoa ordaindu beharko duzue, helaraziko zaizuen kontu-zenbakian.

Tailerrak eta hitzaldiak bideratzailearen ama-hizkuntzan emango dira, eta lankideei edo bideratzaileei itzulpena eskatu ahal izango zaie, baina erakundeak ez du itzulpen ofizialik edo profesionalik egiteko konpromisorik hartuko.

Detalles

Comienza:
septiembre 18
Finaliza:
septiembre 21
Categoría del Evento:
Web:
https://www.kulturklik.euskadi.eus/ekitaldia/2025/09/18/dantza-bertikalaren-topaketa-2025/webkklik00-detalle/eu/

Local

Komentukalea Kalea, 10, 48200 Durango, Bizkaia
Durango, Bizkaia 027 España