Cargando Eventos

« Todos los Eventos

  • Este evento ha pasado.

Dantzaldia 2024: Flamenkoari buruzko eskola magistrala, Jose Maldonadorekin

noviembre 24, 2024

Informazioa: 94 464 91 52 | Dantza Eskola Andoni Aresti.

José Maldonado: dantzari eta koreografo katalana da, tradizioa eta abangoardia uztartzen dituena. Bere ibilbide profesionala Manuel Liñán, Marco Flores, Rafaela Carrasco, Antonio Canales, Javier Latorre, Rocío Molina eta Belén López artisten eskutik dator, besteak beste. Konpainietan egiten duen lana eta estatuko tablao onenetako batzuk uztartzen ditu.

2019ko Jerezko Jaialdiko Artista Errebelazio saria, Koreografia Solista saria 2013an Madrilgo Dantza Espainiar eta Flamenkoaren Lehiaketan eta 2015ean hango Koreografia Lehen Saria, publikoaren saria eta Flamenko eta Dantza Espainiarraren saria 2002an Castelloko Dantza Lehiaketan.

2013an, Andrea ikuskizunarekin sortu zuen konpainia. 2016an Amorente estreinatu zuen Karen Lugo eta Nino de los Reyes dantzariekin batera. Urte hartan bertan estreinatu zuen Bodegón, dantza eta arte plastikoak uztartzen dituen ekoizpen propioa. 2021eko maiatzean Galería estreinatu zuen, bere azken ekoizpena dena.

Zuzendari eta koreografoa izan da ikuskizun hauetan, besteak beste: Emovere Lucía Alvarez «La Piñona» bailaorarentzat, Tattooed San Frantziskoko Sintonía Dance konpainiarentzat, Latido y Fronteras Flamenco Vivo NYC konpainiarentzat eta La Rosa Mutabile La Musa konpainiarentzat.

Local

Dantza Eskola Andoni Aresti
Iturriondo, 10 - 4º
Leioa, Bizkaia 054 España