2025eko Dantzaldia – Bilboko Nazioarteko Dantza Jaialdiaren barne.
Comitrek Parisko Citè des Arts-en egon zen bitartean izan zuen diziplinarteko azterketa, ikerketa eta elkartruketik sortu zen flamenko-ikuskizun hori; oraingo honetan, kontzertu formatuan aurkeztuko da (bertsio «soila, Guggenheimeko eszenatoki berezira egokitua», haren hitzetan). «Après vous, madame” lanak tradizioa eta abangoardia bateratu ditu, eta beste diziplina artistiko batzuetatik elikatu da, hala nola ahotsetik eta testutik, baita egungo Europako egoerako hainbat sortzailerengandik ere. Zuzeneko musika Orlando Bass frantsesaren piano garaikideak jartzen du; Espainiako errepertorioaren ondareari (Falla, Albéniz, Granados…) erreparatzen dion musika originalaren musikagilea da. Hori guztia, Antonia Mercé La Argentinaren figura ukaezina suspertzeko asmoarekin. Izan ere, Mercék interpretatzen zituen petenerak edo tanguilloak dira abiaburua, sortze-askatasun handiz, sortze-lan garaikidea aurkezteko. «Après vous, madame» gizartearen kulturaadierazpenean tradizioak duen garrantziaz, aurkikuntzaren balioaz eta ikasteko espazioez eta kulturak identitatearekin lotutakoan duen eraginaz ari da.
Paula Comitre (Sevilla, 1994) Flamenkoan graduduna da Sevillako Antonio Ruiz Soler Dantza Kontserbatorio Profesionalaren eskutik, eta Flamenkoren Pedagogia Goi-mailako Irakaskuntzetan, Malagako Ángel Pericet Goi Mailako Dantza Kontserbatorioaren eskutik. 2020an, Andaluziako Ballet flamenkoan edo hainbat konpainiatan -hala nola Rafaela Carrasco edo David Coria- aritu ondoren, lehenengo bakarkako ikuskizuna estreinatu zuen, «Cámara abierta», Jerezko XXIV. Jaialdian, eta horretan Artista Errebelazioaren Saria lortu zuen. Urte berean, «Electroflamenco 3.0» muntaketan parte hartu zuen Sevillako Flamenko Biurtekoan, eta horretan Giraldillo Errebelazioaren Saria eman zioten. 2022an, bigarren pieza estreinatu zuen, «Alegorías (El límite y sus mapas)», Parisko Chaillot Antzoki Nazionalean. Halaber, «La Mujer Tigre» ganbera-operan parte hartu zuen, eta hainbat jaialditan izan da formatu txikiko «Cuerpo nombrado» ikuskizunarekin: Madrilgo Flamenko Jaialdia, Londresko Flamenko Jaialdia edo Frantziako Arte Flamenko Jaialdia.
Fitxa artistikoa: