
2025eko Dantzaldia – Bilboko Nazioarteko Dantza Jaialdiaren barne.
Mucha muchacha izen bereko konpainiaren opera prima da. 27ko belaunaldiko Las Sinsombrero deitutako emakume artistei buruzko ikerketa batekin hasi zen, eta ahalduntze, determinazio, ahots, askatasun eta lankidetza kontzeptuetan oinarritutako dantza garaikideko proiektu bilakatu da. Zuzendaritzan, La Tristura konpainiako Celso Giménez dute lagun.
Indarrak, esfortzuak, ospakizunak eta akidura fisikoak eragindako mugimenduan oinarrituta garatzen da obra, eta aurrez aurre jartzen ditu Espainiako dantzaren gorputz-mugimendu tradizionala eta dantza garaikidean lortutako eskarmentua. Feminitatearen, errituaren eta komunitatearen mugimenduaren inguruko asmo-adierazpena da.
Mucha muchacha dantza-konpainiak garaikidetasunetik egiten du lan, arte bizien egungo testuinguruarekin harremanean eta elkarrizketan, ikuslearekiko harremana eta hurbiltasuna sustatzen duten beste lengoaia mota batzuk txertatuz, betiere berrikuntza eszenikoarekiko konpromiso sendoarekin.
Fitxa artistikoa: