Bi zatitan banatuko da tailerra. Lehenengoan hainbat sorkuntza prozesutan eta elkarlanetan bildutako ariketak partekatuko dira, lan egiteko eta eszenan egoteko modu baterantza garamatzatenak. Entzutean, haratagokoarekiko irekiduran eta hemen-ak duen sakontasunean ardaztutako proposamenak izango dira, eta baita ekintzarekiko, norberarekiko, besteekiko eta denborarekiko konpromisoan ardaztuak ere.
Zerbait sinplea egitearen konfiantza, ezagutzaz elikatzen gaituena eta poesia pizten duena.
Beroketa fisikoa, energetikoa eta egunerokoa egongo da, eta hainbat proposamen gero: entzutearekin eta bakarkako edo taldeko mugimenduarekin eta ekintzarekin lotutakoak.
Sorkuntzarako eta bidelaguntzarako estrategiak partekatzera bideratua izango da tailerraren bigarren zatia, eta parte hartzaile bakoitzaren prozesu koreografikoetarako tresna izan daitezkeen taldeko ariketen bidez burutuko da. Gure afektuen identifikazioarekin, egiten duguna enuntziatzeko dugun moduarekin eta gorpuzte eszenikoen bilaketarekin izango dute zerikusia.
NORI ZUZENDUA: sorkuntza, mugimendu eta/edo koreografia prozesuetan aldez aurretik esperientziaren bat duten pertsonei zuzendua.
IZEN-EMATEA: martxoaren 12ra arte info@addedantza.org helbidean.