Dantzatzen Kalez Kale Udal Folklore Akademiak eta Indarra eta Haize Dulantzi dantza taldeek antolatutako ekimena da. Hiru taldeetako dantzari txikienak Gasteizko kale eta plazetan zehar dantzatzeko eta elkar ezagutzeko helburuarekin antolatuta dago.
Hiru taldeek bere dantzak eskainiko dituzte txandaka hiru plazetan. Saio bakoitzak 10-15 minutuko iraupena edukiko du. Berehala hurrengo plazara joango dira kalejiran. Bukatzeko, hiru taldeetako dantzari guztiek elkarturik hiru dantza eskainiko dituzte Andre Maria Zuriaren plaza.
Egitaraua:
Arka plaza:
12:30 – Udal Folklore Akademia
12:55 – Indarra Dantza Taldea
13:20 – Haize Dulantzi Dantza Elkartea
Urrezko Zeledoien plaza:
12:30 – Haize Dulantzi Dantza Elkartea
12:55 – Udal Folklore Akademia
13:20 – Indarra Dantza Taldea
Loma Jeneralaren plaza:
12:30 – Indarra Dantza Taldea
12:55 – Haize Dulantzi Dantza Elkartea
13:20 – Udal Folklore Akademia
Andre Maria Zuriaren plaza:
13:45 etik 14:00 etara: denak
Sarrera doan