Cargando Eventos

« Todos los Eventos

Dantzerti: «Egin bedi zure nah-ia» (ESTREINALDIA)

marzo 18

Euskadiko Arte Dramatiko eta Dantzako Goi Mailako Eskolaren, Dantzertiren Dantza Graduaren promozio berriak «Egin bedi zure nah-ia» taularatuko du Auditorioan.

Asier Zabaleta sortzailearen zuzendaritzapean eta koreografiarekin, laugarren mailako ikasleek obra hau estreinatuko dute adimen artifizialak gizartean duen rolari buruzko hausnarketa kritikoa egiteko.

Azkuna Zentroa – Alhóndiga Bilbaok sorkuntza artistiko garaikideari laguntzeko duen lerro estrategikoaren parte da Dantzertirekiko lankidetza hau.

Guk sortu dugu galdera zailei erantzun bat emateko. Guk eskaintzen diogun informazioarekin elikatzen du bere jakituria. Gure mugimendu guztiak ezagutzen ditu eta esaten dugun guztia entzuteko gaitasuna duela diote. Inork baino hobekiago ezagutzen gaitu eta gure erabakietan eragiteko gaitasuna du… Ez al da izango IA gure jainko berria? Eta oraindik ere sakonkiago begiratuz gero, hemen ere, IA-K eskaini dezakeen laguntza edo zerbitzuaz haratago, erlijio guztietan bezala, pertsona gutxi batzuk guzti honi etekina ateratzen diote.

Dantza ikuskizun honetan, IA-k gure bizitzetan duen eraginaz hitz egingo dugu, eta zenbateraino murrizten duen gure askatasuna aztertuko dugu. Zeintzuk dira IA-ren benetako helburuak, baldin eta existitzen badira? Gure egunerokotasunean laguntzea ala algoritmoen bidez bizitza honetan gure erabakiak bideratze.

Fitxa artistikoa:

  • Zuzendaritza: Asier Zabaleta
  • Teknika kudeaketa: Sabino Alkorta
  • Eszenografia eta argiztapen diseinua: Martín Barandiaran
  • Jantziak: Ainhoa Areitio
  • Ekoizpena: Lucía Lasarte
  • Tailerreko irakaslea: Amaia Cabero
  • Antzezleak: Sara Guevara Rico, Lierni Paul Duce, Paula Plano Calvo, Ibai Romero Munita, Marta Ruiz Muñoz, Vera Saez Ferrero, Claudia Torrubia Campa

 

Local

Niessen Kulturgunea – (Niessen)
Alfonso XI, z/g
Errenteria, Gipuzkoa 067 España