2025eko DanZ. Dantza-Espazioa jaialdiaren barne.
ATALAK Sareak dantza garaikidea sustatzen du berrikuntzaren eta ikerkuntzaren bitartez.
Horretarako, funtsezkoa da lan egitea diziplina horren garapena bultzatzeko behar diren arlo guztietan. Izan ere, diziplina aberatsa izanagatik ere, jende gehienak ez du ezagutzen. Aurtengo DanZ ediziorako proposamena topaketa paregabea da Myriam Pérez Cazabon artistarekin eta hark ondutako Entzuten nauzu? lanarekin. Artistak dantza-erakustaldiz beteriko ekitaldi hibrido bat erakutsiko digu, azalpenekin eta solasaldiekin batera, bere sormen-prozesua ezagutzeko, haren kezkak arakatzeko eta haren unibertso artistikoan barneratzeko.