Cargando Eventos

« Todos los Eventos

danZálava 2026

marzo 21 - noviembre 29

Danzálava Nazioarteko Dantza eta Mugimendu Jaialdia hamargarren ediziora iritsi da aurten. Hasierako apustua Bruselas edo Amsterdam bezalako hirietan burutzen ari ziren gorputzaren eta mugimenduaren ikerketa-proposamenak Gasteizera hurbiltzea izan zen. Hamar urte geroago, nazioarteko ezinbesteko erreferente bihurtu da proiektua eta  ohiko konbentzionalismoetatik irtetzen diren hizkuntza eta proposamen esperimentalak bilatzen dituzten artistak erakarri ditugu Arabara.
 
Hamargarren urteurren honetan Danzálavak aparteko programazioa aurkeztuko du. Honako gai hauek aztertu nahi ditu: mugimendutik abiatutako praktika artistikoa, gorputza agertoki gisa, inkontzientearen teknika eta inprobisazioa hizkuntza bizi moduan. Artium Museoa da jaialdiaren egoitza nagusia  eta honek konpromisoa berresten du partekatutako praktiken sakontasunarekin eta sormen-prozesu berezien erakusketarekin.
 
Nazioarteko eta bertako artistaz osatutako programazioa:
 
2026ko egutegia martxoan hasiko da Guillermo Weickertekin (Dantza Sari Nazionala jaso berria). WWWITH tailerra eta Zuriñe Benavente eta Ignacio Monterrubiorekin partekatutako performance bat eskainiko digu.
 
Maiatzean, Ana Vallés entzutetsuak “Aquí no se viene a trabajar” sormen-laborategia zuzenduko du, eta ikuslego mota  guztientzako moduko topaketa ireki batekin amaituko da.
 
Udarekin batera munduko inprobisazioaren bi figura nagusi etorriko dira, hainbat dantzari-belaunaldirentzat erabateko erreferente diren maisua- maistrak: Katie Duck eta Julyen Hamilton. Music Theatre eta Theatre Works tailer intentsiboak emango dituzte. Horretaz gain, bat-bateko performance bat eskainiko dute elkarrekin .
 
 Udako etenaldiaren ondoren, jaialdia Garaion Sorgingunera (Ozaeta) mugituko da Mónica Valencianorekin laborategi bat egiteko, “El cuerpo como lugar de aparición”izenburupean.
 
Urte amaierarako, Juan Lorientek eta Nekane Santamaríak gorputzaren gramatikan sakonduko dute “¡CUÑA DOS! Seguir volando en este instante” tailer eta topaketarekin; kontzientearen barruko inkontzientearen teknikan oinarritutako ikerketa.
 
X. Urteurrena eta STONEren aztarna
 
 Zuriñe Benavente zuzendariak ikerketa-laborategi bat burutuko du, eta honek zubi lana egingo du hamargarren urteurreneko hitzordu handiarekin lotzeko. STONE kontzeptua ardatz hartuta—New Yorkeko inprobisazio libreko areto mitikoan inspiratua—, Danzálavak diziplina anitzeko askatasun-espazio bat proposatu nahi du. Bernaola Zikloarekin lankidetzan izango da, eta hamar urte hauetako sendotasunari eta memoriari buruz hausnartuko du. Ospakizun hau bat -bateko saio eta erakustaldi kolektibo batekin amaituko da Jimmy Jazz aretoan. Eszenatokia sorkuntza puru eta irekirako leku gisa aldarrikatu nahi da, hazteari utzi ez dion komunitate batentzat.
 
«Hamargarren ediziora iristea ametsa eta erantzukizuna da. Hamar urte hauetan lortu dugu Berlin, Amsterdam edo Bruselako artistek  Vitoria-Gasteizera begiratzea beren prozesu intimoenak partekatzeko”.adierazi du Zuriñe Benavente jaialdiko zuzendariak. «Danzálavak hemen espazio hori izaten jarraitzea nahi dugu: praktika artistikoa jariatzen uzteko eta, aldi berean, parte hartzen dutenengan, izan profesionalengan, izan ikuslegoan, aztarna uzteko».
 
Danzálava 2026k Eusko Jaurlaritzaren, Gasteizko Udalaren, Arabako Foru Aldundiaren eta Vital Fundazioaren babesa du, eta lankidetza-sarea osatzen du Artium Museoa, José Uruñuela Dantza Kontserbatorioa eta Bernaola Zikloa bezalako erakundeekin.

Detalles

Comienza:
marzo 21
Finaliza:
noviembre 29
Categoría del Evento:
Web:
https://www.kulturklik.euskadi.eus/ekitaldia/2026/03/21/danzalava-2026/webkklik00-detalle/eu/

Local

Txantreako Maiatzak1 Gaztetxea
Pamplona/Iruña, Navarra 201 España