Cargando Eventos

« Todos los Eventos

  • Este evento ha pasado.

«Dardarak artxiboan: Maritxu eta Katalinaren kasua kalera»

marzo 6 - marzo 30

500 urtez isildutako genero eta sexu disidentzien inguruko ibilbide bat

Erakusketaren eta albumaren egileak: Joana Aurrekoetxea, Karmele Mitxelena, Irene Irureta.

Erakusketa honen haria Valladolideko Errege Kantzelaritzako artxibo historikoan gordetako 1503ko dokumentu judizial batean ardazten da. Honen arabera, Donostiako alkateak Katalina Belauntzakoa atxilotu, torturatu eta erbesteratu zuen Maritxu Oiartzungoarekin «haragizko harremanak» izatea leporatuta.

Dardarak (Txalaparta, 2024) album ilustratuan, egileek gertakari historiko hau fikzionatzen dute, egungo Donostiako testuinguruan bestelako problematika sozial batean gorpuztuz: Katalina eta Maritxu adineko bikote bat izango da, etxegabetzearen amesgaiztoak zeharkatuko dituelarik haien bizitzak.

Informazio gehiago: Maritxu Oiartzungoa eta Katalina Belauntzakoa.

Detalles

Comienza:
marzo 6
Finaliza:
marzo 30
Categoría del Evento:
Web:
https://www.kulturklik.euskadi.eus/ekitaldia/2025/03/06/dardarak-artxiboan/webkklik00-detalle/eu/

Local

Aiete Kultur Etxea + Okendo Kultur Etxea
Donostia / San Sebastián, Gipuzkoa 069 España