David Colomo «Pajarillo» Tolosako gitarra-jotzailea, moldatzailea eta konpositorea, ekoizlea, musika-zuzendaria eta hainbat enpresaren sortzailea. Granadako Kontserbatorioan Flamenko Gitarran Diploma du eta Manolo Sanlúcar, Manolo Franco, Emilio Maya eta Gerardo Núñez bezalako gitarra-jotzaileek trebatu dute, besteak beste.
José Jiménez Iruñean jaio zen, ijito familia batean, eta oso gaztetatik murgildu zen flamenkoan. Izan ere, 10 urterekin hasi zuen bere ibilbidea Paueko Jaialdian (Frantzia). Laugarren postua lortu zuen Donostiako Kantu Lehiaketa Nazionaleko Flamenko Kantu Lehiaketan, eta Niña Pastori, Raimundo Amador eta beste hainbat artista ospetsurekin partekatu du eszenatokia.
Orain biak batera flamenkoaren muga guztiak zeharkatzen.