Cargando Eventos

« Todos los Eventos

Dazz Jazz Jaialdia 2025: egitaraua

octubre 15 - octubre 19

Dazz Jazz Jaialdiak 10 urte bete ditu eta 6 kontzertuko kartelarekin ospatuko du urteurrena. Aurten, urriaren 14tik 19ra bitartean izango da.

Ekimena Dazz Jazz Elkarteak antolatu du Vitoria-Gasteizko Udalaren eta Vital Fundazioaren laguntzarekin.

Lehenengo hitzordua hilaren 14an izango da, David Sanchoren eskutik (Kontzertu hau doakoa izango da). Urriaren 15ean hasiko dira abonu kontzertuak Chicuelo & Marco Mezquidarekin. Hurrengo egunean, hilaren 16an, Arturo O’Farrilek jarriko du erritmoa, eta 17an Lamentos Mestizosen txanda izango da. Azken kontzertuak Eme Eme Projectek (hilaren 18an) eta Luciano Superviellek (hilaren 19an) eskainiko dituzte.

Emanaldiak 20:00etan izango dira Vital Fundazioa Kulturunea aretoan, lehenengoa izan ezik, Dazz klubean izango baita.

Detalles

Comienza:
octubre 15
Finaliza:
octubre 19
Categoría del Evento:
Web:
https://www.kulturklik.euskadi.eus/ekitaldia/2025/10/15/dazz-jazz-2025/webkklik00-detalle/eu/

Local

Vital Fundazioa Kulturunea – (Dendaraba)
Bakea kalea, 5 - 1. solairua (Dendaraba merkataritza-gunea)
Vitoria-Gasteiz, Álava 059 España