Cargando Eventos

« Todos los Eventos

«De la ópera al crossover»

noviembre 14

Trío Mai proposamen eszenikoak operaren indar dramatikoa, zarzuelaren lirismoa eta crossover errepertorio garaikideenaren hunkiberatasuna uztartzen ditu. Hirukote honek, duoen, soloen eta pieza instrumentalen bidez, ibilbide zirraragarria eskaintzen du, hunkigarria eta harrigarria.

Errepertorioan, opera-ariak (La Traviata, La Bohème, Don Pasquale) eta zarzuela-erromantzak (La tabernera del puerto, El caserío, Los gavilanes) entzungo ditugu, baita crossoverreko klasikoak ere, hala nola The Prayer, Con te partiró, Caruso eta Nella Fantasía. Horrez gainera, badira jazzeko estandarrak, boleroak eta genero ezagunagoak lantzen dituzten beste pieza batzuk ere. Hala, ikuskizun dinamiko eta hurbila sortzen da, erabat harrapatuko zaituena. Kontzertuaren egitura elementu hauekin osatzen da: piezen arteko antzerki-narratiba xumea, arretaz aukeratutako arropak, eta eszenifikazio apur bat eszena ba­tzuetan. Horrek, arintasuna emateaz gain, bisualki aberatsa bihurtzen du.

  • MUSIKARIAK: Marta Díaz Iriondo (pianoa), Irene Ojanguren (sopranoa), Alberto Núñez (tenorra).
  • IRAUPENA: 90′.

Local

Errekalde Kultur Leioa Fachada
Leioa, Bizkaia 054 España