Cargando Eventos

« Todos los Eventos

«De liderazgo de grupos y proyectos y autogestión» tailerra Mariana Gonzalez Robertsekin

julio 28

26. Erriberriko Antzerki Jaialdiaren baitan.

Sortzaile gisa zure presentzia indartzera bideratutako proposamena. Tailerrean zehar, estilo pertsonala, emozioen kudeaketa eta benetakotasunez eta sendotasunez gidatzeko beharrezkoak diren trebetasunak landuko dira. Inpaktuari nekatu gabe eusten ikasiko dute parte-hartzaileek, eremu profesionalari lotutako beldurrak gainditzen eta taldeen lidergoari buruzko zalantzak argitzen. Eremu artistikoan eragina ikuspegi kontziente eta iraunkor batetik lantzeko espazio bat. 

Mariana González Roberts antzerki kudeatzaile, zuzendari eta irakaslea da. Gaur egun, Estatuko mentore kultural garrantzitsuenetako bat da, eta bere ibilbide profesionalean gestore, sortzaile eta ardura kulturaleko goi-kargudunei laguntzen die. Zuzendari gisa, ikuskizunak eta tailerrak egin ditu Latinoamerikan eta Europan, eta Espainiako eta Argentinako Nazioarteko Topaketak, Jaialdiak eta Foroak kudeatu ditu. Inpaktu- eta lidergo-estrategiak garatzean, Estatuko kulturan pertsona garrantzitsuenetako bat da.

IZEN-EMATEA

Mintegi honek arte eszenikoetako profesionalentzako 15 plaza eskaintzen ditu. Plaza librerik geratzen bada, gaian interesa duten pertsonek izena eman ahal izango dute. Horretarako, mezu elektroniko bat bidali beharko da programasydifusion@navarra.es helbidera, izena, bi abizenak, helbidea, NANa, telefono mugikorra, posta elektronikoa eta matrikularen zenbatekoa ordaindu izanaren egiaztagiria adieraziz.

Tailerraren kostua 40 €-koa da, eta banku-transferentzia bat eginez ordaindu beharko da ES38 2100 3693 212200547110 kontura. Kontu horren titularra Kultura Zuzendaritza Nagusia da, eta kontzeptuan MATRIKULA, LIDERAZGO DE GRUPOS Y PROYECTOS Y AUTOGESTIÓN adierazi beharko dira. Prezioan klaseak eta La Montaña ikuskizunerako sarrera sartzen dira.

Erriberrira lekualdatzea parte-hartzaileen kontura da. Seminarioko izen-ematea ordena kronologikoan egingo da matrikula ordaindu dutenen artean. Norbaitek izen-ematea ordaindu badu eta plaza erabilgarriak bete badira, matrikularen zenbatekoa itzuliko zaio.

Local

Erriberriko Kultur Etxea
Rua Mayor, 37
Olite/Erriberri, Navarra 191 España