Ekainak 7 eta 8an, 10:00-13:00 (bi egunetan etortzea eskatzen da)
Tailer honek gorputza eta objektua izango ditu abiapuntu: bi hizkuntza, bi material, eta bien arteko elkarrizketa. Gorputza espazioan eta beste gorputzekin harremanetan jarriko dugu, eta objektuak gorpuztuko ditugu. Jolaserako lagunak izango dira eta eszena sortzeko elementu gisa erabiliko ditugu.