Cargando Eventos

« Todos los Eventos

  • Este evento ha pasado.

Debako Antzerki Astea 2025: «Heriotzak Eduardo du izena»

junio 1

Formol Laborategiak eta Susa ArgitaletxeaHeriotzak Eduardo du izena poesia ez-errezitaldia antzeztuko dute.

Mezu bat iritsi da kontrolera.
Poema bat dela uste dugu.
Kanpoan itsaso zuria eta Eduardo
besterik ez dira geratzen.
Suntsipen orokorra.
Barruko iluntasunean
egin dezakegun gauza bakarra
izarrak izatera jolastea da.
Argi txikiak gara, pauso ahalketiz.
Agurrak, poesia eta musikita.

Munduko Poesia Kaierak bildumaren 10. urteurrena ospatzeko Formol Laborategiaren poesia ez-errezitaldia. Biziei ere omen.

Heriotzak Eduardo du izena esperimentu bat da, soinu instalazioa, performancea eta antzerkia uztartzen dituena, fisikoa eta birtuala denaren arteko mugak esploratu eta publikoaren eta eszenatokiaren arteko ohiko hesiak ezabatzen dituena. Mundu Poesia Kaierak jolas eszeniko bilakatu da. Poemek gai unibertsal eta sakonak lantzen dituzte, hala nola, bizitza eta heriotza, eztanda eta bakea, gelditasuna eta bibrazioa, isiltasuna eta kantua eta antzeko dualidadeak. Horiek proposamen dramaturgiko bilakatu dira, bizipen sentsorial bat eragiteko paisaia (edo pantaila) bat marraztuko da oholtzan, bideojoko batean bezala.

Local

Agirre Jauregia (Deba)
Astillero Kalea, 12
Deba, Gipuzkoa 029 España