Cargando Eventos

« Todos los Eventos

«Denise Scott» zikloa: «Coleccionismo ambiguo: lo ordinario en Denise y el ahora»

marzo 10

2026ko «Denise Scott» hitzaldi zikloaren barne.

Postmodernismo arkitektonikoa hizkuntza bereizi gisa finkatu da, baina, halaber, gertaera polemikoa ere bada, haren ustezko oinarri kritikoei nagusitzen baitzaie haren alderdi formala. Esparru horri dagokionez, jarrera iheskor berezia hartu izan du Denise Scott Brownek. Joera horretatik at kokatzen da haren lana, hein handi batean; arretaz begiratzen dio ohikoa denari, kultura jasoa eta herri-kultura uztartzeko, hierarkiarik eta aurreiritzirik gabe, eta pop artearekin eta komunikazio-sistema garaikideekin estu lotuta.

BeAR Arquitectos taldeko kideek emango dute hitzaldia, eta bertan proposatuko dute legatu hori berrirakurtzea, baina ez gertaera historiko modura, baizik eta zeharka praktika garaikide asko blaitu dituen jarrera operatibo modura. Bildumazaletasun anbiguoaren kontzeptua oinarri harturik, metaketarekin, anbiguotasunarekin eta aldez aurretik badagoenarekin lan egiten duten proiektatzeko gaur egungo moduak aztertuko dira, ohikoa dena aldarrikatuz gure garaiko arkitekturaren ihes-lerro emankorrenetako gisa. 

Local

Bilboko Arte Eder Museoa
Museo Plaza, 2
Bilbao, Bizkaia 020 España