2026ko «Denise Scott» hitzaldi zikloaren barne.
Tatiana Bilbao arkitektoak Denise Scott Brownen begirada kritikoak izan duen eraginean sakonduko du bere hitzaldian; bereziki aztertuko du begiratzeko modu horrek nola ireki zituen ate asko –Estatu Batuetan, nagusiki–, arkitekto batek egiten duenaren edo egin beharko lukeenaren definizioa hedatzeko.
Esku-hartze honetan, azpimarratuko da Scott Brownek nola birpentsatu zituen hiria eta hiriaren arkitekturak, espazio publikoak… bizitzeko, esku hartzeko eta zeharkatzeko gune gisa, konpromiso sozial eta politiko argi batez.