Cargando Eventos

« Todos los Eventos

«Denise Scott» zikloa: «He estado en el infierno y me ha gustado»

marzo 24

2026ko «Denise Scott» hitzaldi zikloaren barne.

“Askotan joan gara Las Vegasera Denise Scott Brownen eskutik, eta, seguru asko, hartatik ikasteko egiten digun gonbidapenarekin lotzen dugu hiria”. Horrelaxe hasten da Xavier Monteysek idatzi eta erakusketaren katalogoan txertatutako testua. 

Arkitektoarentzat beharbada adierazgarrienetakoa izan den esperientziaz jardungo du hitzaldi honek: Las Vegasko garaiaz. Aisiak eta kontsumoak markaturiko hiri hori Denise Scott Brownen gogoeta askoren oinarri izan da, azterketa-kasu gisa: hango errotuluak eta argiak, kontsumoaren zerbitzurako arkitekturak, pop artearekiko eta, azken batean, “egun guztiak igandea balira bezala bizitzeko bizi-ohitura” baten eraikuntzarekiko keinu argiak.

Local

Bilboko Arte Eder Museoa
Museo Plaza, 2
Bilbao, Bizkaia 020 España