Goizeko saio hau, Urrezko Mendeko antzerkiaren irakurketa esperientzia bat da PUBLIKO ORORI zuzendutakoa. Besteak beste, Calderón de la Barca, Garcilaso de la Vega, Ana Caro, Góngora, Quevedo eta Lope de Vega dira XVI. eta XVII. mendeetako gaztelaniazko literaturaren urrezko garaiko egileetako batzuk.
Topaldi berezi hau, batetik, literatura klasikoaren ospakizuna izango da, eta, bestetik, loturarako eta ikaskuntzarako gunea, non publikoa zenbait testu adierazgarriren irakurketan inplikatu ahal izango den. Asmoa da bertaratutakoek, saiotik irtetean, literatura-ondarearen aberastasunarekiko estimu handiagoa sentitzea eta bai maisulan horiek esploratzen jarraitzeko interesa ere. Saioa gure hallean bertan egingo da, komedia-antzoki txiki moduan.
Jorge Gurpegui (Iruñea, 1976) Espainiako Arte Eszenikoetako Akademian Antzezpenen Batzordeko ordezkariordea da egun, aktorea, zuzendaria eta antzerki-ikertzailea izateaz gain. Madrilgo Arte Dramatikoko Goi Mailako Errege Eskolan lizentziaduna da, testu-interpretazioaren espezialitatean, eta Antzerki Klasikoko Konpainia Nazionaleko, Teatro de la Abadíako, Siglo de Oro Fundazioko eta Zarzuela Antzokiko antzezle zerrendako kidea izan da, esate baterako. Urrezko Mendeko bertsoetan ikertzaile espezializatua da, eta hainbat profesionalekin lan egin du, adibidez, Eduardo Vasco, Tim Hoare, Laurence Boswell, Carlos Aladro eta Veronique Nordeyrekin.
*** *** Sarrerak eskuratzean, nola joan nahi duzun adieraz dezakezu: «Ozen irakurri nahi dut» edo «Behatu eta entzun nahi dut».