Cargando Eventos

« Todos los Eventos

«Desobedienteak 18/98»

febrero 12, 2026

Zientzia Politikoetan doktoratu berri da Ainhoa. Desobedientzia zibilari buruzko tesia defendatu behar du epaimahai akademikoaren aurrean, desobedientzia zibila gure demokraziek beharrezkoa duten borroka-praktika zilegi gisa ulertuta; besteak beste, eskubide zibilen historian eta horiek lortzeko bidean desobedientzia zibilak izan duen rol erabakigarria jorratzen du tesiak.

Aldi berean, Garzón epaileak abiarazitako eginbide batzuek sustatuta bideratu zen 18/98 sumarioan murgilduko gaitu, makro prozesu judizial polemiko hartan. Gizarte-mugimenduei lotutako fundazio baten bidez eskubide zibilak defendatzen zituzten hainbat pertsonaren prozesamenduaren lekuko izango gara. Antzezlanak desobedientzia zibilaren oinarrietara eramango gaitu, eta haren funtzionamenduaz eta egungo gizartean dugun haren premia eta pertinentzia azalduko dizkigu.

«Beti liluratu izan nau desobedientziak, errebeldiak. Agian, neskato nintzenetik amaren ahotik irteten zen “desobediente” hitzaren oihartzuna nabaritzen dudalako nire baitan; agian, bidegabekeriari beti bide baketsuetatik aurre egin nahi izan diodalako, horren ondorioak gorabehera».

María Goiricelaya

Fitxa artistikoa:

  • Konpainia: Tanttak Teatroa
  • Egilea: María Goiricelaya
  • Zuzendaria: Fernando Bernués, Mireia Gabilondo
  • Antzezleak: Miren Arrieta / Aiora Enparantza, Iñigo Azpitarte, Klara Badiola, Kepa ErrastI, Omar Somai
  • Espazio eszenikoa: Fernando Bernués
  • Argiztapen-diseinua: David Bernués
  • Jantziak: Ana Turrillas

Sarrerak:

15€. Kontsultatu deskontuak

  • Sarreren salmentaren hasiera: abenduak 2
  • Udal Antzoki Sareko leihatilan (Turismo Bulegoan-Plaza Berria z.g.) eta 945 161045 telefonoan: 10:30etatik 18:00etara
  • Online salmenta abenduko 2ko 10:30etan hasiko da (principalantzokia.janto.es/es)
  • Abenduaren 3tik aurrera, ohiko kanaletan eta ordutegietan

Ikuskizun hau Udal Antzoki Sarearen 2026ko Neguko Programazioaren parte da.

Local

Jesús Ibáñez de Matauco antzokia (Hegoalde gizarte-etxea)
Vitoria-Gasteiz, Álava 059 España