Cargando Eventos

« Todos los Eventos

«Desobedienteak 18/98» (Estreinaldia)

enero 8, 2026 - enero 10, 2026

Ainhoa, berriki Politika Zientzietan doktoregoa lortu duen gaztea, bere doktorego-tesia defendatzen ari da auzitegi akademiko baten aurrean. Tesian, desobedientzia zibila proposatzen da, indarrean den eta gure demokrazietan beharrezkoa den borrokarako jardun gisa. Orobat, esanahiz beteriko adibideekin, desobedientzia zibilaren ibilbidea marrazten da, gizateriaren historian eta giza eskubideen konkistan utzi duen lorratz erabakigarria erakutsiz. Aldi berean, Garzon epaileak irekitako eginbide batzuetatik abiatuz 18/98 sumarioa izan zenaren prozesu judizial eztabaidagarri itzelean murgilarazten gaitu, bete-betean, antzezlanak. Sumario horretan, gizarte-mugimenduekin lotutako fundazio batetik giza eskubideak defendatzen zituzten hainbat pertsona auzipetzen ikusi genituen.
Epaiketatik unibertsitatera eta unibertsitatetik mundura, piezak desobedientzia zibilaren zimenduetara garamatza, bere funtzionamenduaren nondik norakoak zeharkatuz eta egungo gizartean premiazkoa eta beharrezkoa dela azalduz.

«Beti liluratu izan nau desobedientziak, mutirikeriak. Agian, neskatoa nintzenetik amaren ahotik irteten zen “desobediente” hitzaren durundia nabaritzen dudalako nire baitan; agian, bidegabekeriari beti bide baketsuetatik aurre egin nahi izan diodalako, nahiz eta horrek bere ondorioak izan», María Goiricelaya

Fitxa artistikoa:

  • Egilea: María Goiricelaya
  • Zuzendaritza: Fernando Bernués, Mireia Gabilondo
  • Antzezleak: Miren Arrieta, Iñigo Azpitarte, Klara Badiola, Kepa Errasti, Omar Somai
  • Espazio eszenikoa: Fernando Bernués
  • Argiztapenaren diseinua: David Bernués
  • Jantziak: Ana Turrillas
  • Zuzendariaren laguntzailea: Laia Bernués
  • Produkzioa: Tanttaka Teatroa

Saioak: 

  • 2026/01/08 19:30 ESTREINALDIA euskaraz
  • 2026/01/09 19:30 ESTREINALDIA gaztelaniaz
  • 2026/01/10 19:00 gaztelaniaz

 

Detalles

Comienza:
enero 8, 2026
Finaliza:
enero 10, 2026
Categoría del Evento:
Web:
https://www.kulturklik.euskadi.eus/ekitaldia/2026/01/08/desobedienteak-1898-estreinaldia-/webkklik00-detalle/eu/

Local

Arriaga Antzokia – (Eliza Zaharra elkargunea)
Arriaga plaza, 1
Bilbao, Bizkaia 020 España