Cargando Eventos

« Todos los Eventos

«Desobedientes 18/98»

abril 30, 2026

Tanttaka Teatroaren Desobedientes 18/98 lana 18/98 auziko epaiketatik unibertsitatera, unibertsitatetik mundura, eta desobedientzia zibilaren oinarrietara doa, eta desobedientziaren funtzionamendua eta egungo gizarteak duen haren premia azalduko ditu.

Ainhoa Zientzia Politikoetan doktoratu berri da eta doktoretza-tesia defendatu behar du epaimahai akademiko baten aurrean. Tesiak desobedientzia zibila jorratzen du, gure demokrazietan indarrean dagoen eta beharrezkoa den borroka-praktika gisa, eta, aldi berean, esanahiz betetako adibideen bitartez, eskubide zibilen historian eta haiek irabazteko bidean desobedientzia zibilak izan duen rol erabakigarriaz hitz egiten du.

Bestetik, Desobedientes 18/98 lana bete-betean murgilduko da, Garzon epaileak irekitako eginbide batzuetatik abiatuta, 18/98 sumarioaren makro prozesu judizial polemikoan, zeinetan eskubide zibilak gizarte-mugimenduei lotutako oinarri batetik defendatzen zituzten hainbat pertsonaren prozesamenduaren adierazle izan zen.

Fitxa artistikoa:

  • Egilea: María Goiricelaya
  • Itzulpena: Aiora Enparantza
  • Antzezleak: Miren Arrieta / Aiora Enparantza, Iñigo Azpitarte, Klara Badiola, Kepa Errasti, Omar Somai
  • Zuzendaritza: Fernando Bernués, Mireia Gabilondo
  • Zuzendari laguntzailea: Laia Bernués
  • Gune eszenikoa: Fernando Bernués
  • Argiztapen diseinua: David Bernués
  • Koordinazio teknikoa: Acrónica Producciones
  • Jantziak: Ana Turrillas
  • Argazkiak: Gorka Bravo
  • Administraritza: Maite Gorrotxategi
  • Ekoizpen exekutiboa: Ane Antoñanzas
  • Ekoizpena: Paola Eguibar
  • Banaketa: Portal 71

Local

Serantes Kultur Aretoa – (Eliza Zaharra elkargunea)
Máximo García Garrido, 13 Behea
Santurtzi, Bizkaia 082 España