Dan Dejar (ahotsa), Ted Bois (teklatuak), Nicolas Bragg (gitarra), David Carswell (gitarra), JP Carter (tronpeta), Brian Betancourt (baxua), Joshua Wells (bateria, perkusioa)
Destroyer taldeak Dan ‘s Boogie bere azken diskoa aurkeztuko du Victoria Eugenian emango duen kontzertu honetan. Guztira lau kontzertu emango ditu estatuan; Donostian, Santanderren, Valentzian eta Madrilen.
1995ean diskografikoki debutatu zuenetik, Destroyer (Dan Bejar kanadarraren ezizen artistikoa) sormen-arrastoa uzten joan da, indie rockaren esparruan David Bowie ere deitu izana onartzen duen curriculuma osatu arte. Urteetan zehar, Destroyerri buruz hitz egitea ondo gordetako sekretu horietako bati buruz egitea zen, rock alternatiboaren esparruan, baina Kaputtekin (2011) egoera zeharo aldatu zen. Lan horrek prentsa musikal espezializatuan titular handiak izatera eraman zuen, baita urteko onenen zerrendetan sartzea ere.