
2026ko dFERIA jaialdiaren barne.
La Jácara de los cuerpos imposibles bertso, dantza eta poesia birtualezko kabaret sikaliptikoa da, Alberto Velascok zuzendutakoa.
La Jácara de los cuerpos imposibles Espainiako Urrezko Mendeko genero-performatibitateaz mintzatzen da; iraganaren eta etorkizunaren arteko zubi bat da. Emozioak eta gorputzak lotzen ditu; haien gainean noizbait esan zuten ezinezkoak zirela, ez zirela existitzen, animalia mitologikoak zirela, eta, halere, zure aurrean daude gaur. Arnasten dute. Dantzatzen dira. Askeak dira. Ikuskizunak bertsotan goraipatzen du aniztasuna, eta arauaren itzalak distirarazten ditu. «Ez dira beti harenak izan behar istorioa eta luma» (Lope de Vega).
Jácara Espainiako Urrezko Mendeko komedien ekitaldiartean antzezten ziren genero satirikoetako bat zen, eta oso hedatua zegoen. Pertsonaiak gaizkileak, pikaroak, txuloak, harroputzak eta hanparen munduko jendea izaten ziren. Jatorriz, jácara ez zen genero dramatikoa zentzu hertsian, baizik eta poesia kantatua eta, batzuetan, dantzatua; mundu guztiak ezagutzen zituen, eta oso errotuak zeuden herritarren artean. Dantzaldia hasi aurretik, ikusleek jácara! oihukatuz eskatzen zuten antzerki-jaiaren jarraipena.
Fitxa artistikoa: